miƩrcoles, 21 de noviembre de 2007
Prezipitazioak
Prezipitazioa
Uraren zikloa itsasoan hasten da. Eguzkiaren intsolazioaren eraginez, ozeanoen gainazaleko ura lurrundu egiten da. Atmosferak ura kondentsazio bidez (euria eta ihintza) edo alderantzizko sublimazio bidez (elurra eta izotz zuria) gal dezake. Ur-lurrinak gora egin ahala hoztu egiten da eta kondentsazio bidez lurruna ur likido bihurtzen da. Tantak elkartzean lainoak eratzen dira eta ur-partikulek pisu nahikoa hartu dutenean, erori egiten dira, prezipitazio bidez. Euria, elurra eta txingorraren kasuan grabitatea da erorketa behartzen duena. Ihintza eta izotz zuriaren kasuan, egoera aldaketa estaltzen duten azaleraren gainean gertatzen da zuzenean.
Sarrera
Uraren zikloa
Urak forma desberdinak hartzen ditu naturan: hodeiak zeruan, itsasoak, izozguneak mendialdean eta poloetan eta akuiferoak lur azpian, beste askoren artean. Lurrunketa, prezipitazio eta jariakortasunari esker ura etengabe dago mugitzen, ziklo bat burutuz etengabe, uraren zikloa.Prezipitazioek, nekazaritzan eta orokorrean gizakiarentzat duten garrantzia kontutan hartuta, izen desberdinak hartzen ditu itxuraren arabera. Euria da orokorrean baina elurra, kazkabarra, ihintza… Ur tantek argi izpiak errefrakta ditzakete ortzadar izeneko gama koloretsua eratuz.
Uraren jariakortasuna ere garrantzitsua da, erreka eta ibaiei esker nekazaritza garatu delako. Ibai eta itsasoak bidaiatzeko eta garraiorako bide garrantzitsuak dira. Aldi berean erosioak ere garrantzia handia izan du, ibai haranak eratuz nekazaritzarako lur emankorrak lortzen dira eta baita biziguneak altxatzeko leku lauak.
Ura lur azpian ere sar daiteke akuifero edo lurpeko urak eratuz. Hemengo ura lurrazalera aterako da gero putzu artifizialen edo iturri naturalen bitartez edo azpian tenperatura altuak egon ezkero geiser eran.
Urak substantzia ugari eduki ditzake disolbatuta, beraz, gizakiak uraren edangarritasuna ezagutzeko zentzuak garatu ditu eta horregatik dugu nahiago iturburuetako ura, itsasokoa edo lakuetakoa baino.
Hona hemen bideo interesgarri bat
Gure planetako ura etengabe mugitzen dela jakina da guztiontzat. Itsasoko ura lurrundu, zerura igo, ondoren kondentsatu eta berriz ere erori egiten da. Ziklo hau ondo ulertzeko bideo eder hau ikusi besterik ez duzu.
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=244&Itemid=289
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=244&Itemid=289
Suscribirse a:
Entradas (Atom)